viernes, 7 de abril de 2017


Kaixo lagunok!!!

 Martxoaren 7,8 eta 9an Lurraskara  joan ginen laugarren mailako ikasleak.
Bi taldetan banatu gintuzten eta taldeei izenak jarri genizkien: Aloña eta Urgain, nola ez.
Bertan, ekintza mordoa egin genituen: pottokak orraztu eta gainean jarrita ibili, usoak, untxiak eta oiloak ikusi, zaindu...
Basoko animalien aztarnak eta arrastoak aztertu genituen, ileak, hostoak, gorotzak...
Eukalipto belarra txikitu eta olioarekin nahastu genuen, masajeak emateko, moskitoen aurkako lurrin gisa erabiltzeko edo erreduretarako.
Gauean pixama party egin genuen eta baita modelorik hoberena aukeratu ere. 
Primeran pasa genuen!

























miércoles, 29 de marzo de 2017

OKILAREN ERAKUSKETA


Kaixo lagunok!
Bigarren hiruhilekoa badoa, eta hemen gatoz gure kontuen berri emateko asmoz.
Kultur etxean, Okilari buruzko erakusketa interesgarria ikusteko aukera izan genuen, Natur Eskolako Imanolen azalpen paregabeez lagunduta. 










jueves, 17 de noviembre de 2016


Kaixo lagunok!

Joan den asteartean, laugarren mailako ikasleak Aretxabaletako kiroldegian izan ginen. Debagoieneko gainontzeko herrietako ikasleekin batera, kirol topaketak egin genituen eta lagun berriak ezagutu genituen.
Eguraldi txarra izanagatik ere, giro bikaina izan genuen kiroldegian!





LEINTZ-GATZAGA



                                                          Leintz-Gatzagako udaletxea




                                                                   Gatz museoko errota







miércoles, 16 de noviembre de 2016

Laugarren maila 2016/2017


kaixo lagunok!

Laugarren mailari hasiera eman diogu eta nola! Lan eta lan...Gure gertuko bazterretatik hasi gara, gaiaren izenburuak dion bezala, "maite ditut maite, gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean..."

Lehenengo Debagoiena bailara aztertu dugu, hala nola Euskal Herriko klima mota ezberdinak, puntu kardinalak...
Ondoren, uraren gaia lantzen hasi gara. kontzeptuak hobeto ulertu eta barneratzeko irteera pare bat egin ditugu, oso lagungarriak biak ere.
Hona hemen irteerako irudiak:

Liña potzua


                                                                Puxeta lekua

                                                              



                                                                 Araztegian




Gatz museoan

jueves, 28 de abril de 2016

GOMIZTEGI

Martxoaren 3an 3. mailako ikasleak Gomiztegira eta Arantzazura joan ginen.
Gomiztegin gazta nola egiten den ikusi genuen, baita ere ardiak bisitatu genituen. Artzain batek ere ardiekin erakustaldi bat egin zigun.
Primeran pasatu genuen!!!

Arratsaldean Arantzazura joan ginen. Bertan Santutegia eta Gandiaga topagunea ikusi genituen. Nahiz eta Oñatiarrak izan, zenbat txoko eta istorio ditugun ezagutzeko!!!!