Kaixo lagunok!!!
Martxoaren 7,8 eta 9an Lurraskara joan ginen laugarren mailako ikasleak.
Bi taldetan banatu gintuzten eta taldeei izenak jarri genizkien: Aloña eta Urgain, nola ez.
Bertan, ekintza mordoa egin genituen: pottokak orraztu eta gainean jarrita ibili, usoak, untxiak eta oiloak ikusi, zaindu...
Basoko animalien aztarnak eta arrastoak aztertu genituen, ileak, hostoak, gorotzak...
Eukalipto belarra txikitu eta olioarekin nahastu genuen, masajeak emateko, moskitoen aurkako lurrin gisa erabiltzeko edo erreduretarako.
Gauean pixama party egin genuen eta baita modelorik hoberena aukeratu ere.
Primeran pasa genuen!






















